XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gonzalo Berceo eta Zuberoko euskara

1- ERDARA, GAZTELANIA, EUSKARARI HITZ MAILEGATZEN?.

J. M. Latxaga-k Errioxako San Millan, euskal iturri, liburuan, Edili-k Donostian 1974. urtean argitaratuan, idazleak azterleku, ikerleku ederra, gogora ekarri digu ... (li. aip. 33. orrialdean).

Halere Latxagaren oharrek, zehaztasun eta xehetasun frango falta dituzte; gainera Latxagak aipatzen duen Olerkariaren Obra Osoa Logroñoko Aldundiak argitaratua, ez da gehiago salgai; horregatik Guillermo Diaz-Plaja delakoak egin Antología de la literatura española, La Edad Media, Madrid 1974. urteko, loretegira jo dut.

Liburu hortan, gaztelaniazko liburu askoren zehaztasun gabezian behaztopatu naiz: ondoren ematen duen hiztegiaz ez naiz baliatu ahal izan, aipatu hitzak non erabiliak diren ez baitu azaltzen.

Nonbait Berzeoren olerkietan, erdiak irakurri ditut eta buruxka gehiagorekin Latxagaren uzta handitu.

1.1. olerkian, bilduman agertzen da.

Erdaldun hiztegigileek, Azkueren hiztegiaz baliatuz, bildur euskarazkoa bezala aitortzen dute.

1.2. Sin olio. Latxagak dio . Baliteke, egiaz, euskarakada izatea.

1.3. Hasca. Latxagak euskal hitzen zerrendan jarri arren, hitz horren bigarren itxura fasca izateak, testuingurua, ta erdaldunen aburuak lagun; hasca casi da.

Horregatik Berzeon trasca/trae, hasca/hace, fasca/face ulertu behar dira, gure hizkuntzarekin ezer ez dutelarik ikusteko.

1.4. Ardura. J. M. Latxagak, kondairalariak, Berzeoren olerkitan hitz hori hamahirur bider irakurtzen dela, dio; hala ta guztiz ere ez genuke gaztelaniak euskarari maillegatu hitza bezala hartuko, baina alderantziz.